Origen pelikula

Origen pelikula ikusi ostean, errealitateari buruz galdera baino erantzun gehiago ditugu, dena den, pelikulak ausnartzeko aukera ezinhobea eskeintzen digu.

Pelikularen amaieran oso eszena bitxia agertzen da, protagonista etxera heltzen denean bere totemari bira ematen dio, baina ez dugu ikusten hau jausten den edo ez, beraz amaiera oso irekia da eta bakoitzak bere teoriak izan ditzake honi buruz.

Zelan uste dut nik amaitu dela pelikula? Pelikularen azken zatietan ikusi egiten dugu protagonista subkonzientean geratzen dela, Saito bilatu behar duelako. Azkenean Saito han barruan “aurkitu” egiten du eta “errealitatera” bueltatzen dira, azkenean bere etxera joateko bere umeekin. Azkok pentsatu ahal dute hau oso amaiera polita eta poetikoa dela, baina nire ustez hau ez da erreala, amesten jarraitzen du. Pelikulan ikusi egiten dugu nola subkonzientean zuk nahi duzuna gertatu ahal dela, eta zure mundu propioa sortu ahal duzula.

Hau ikusita, zergaitik ez zaio protagonistari hau gertatzen? Agian oraindik amesten dago, eta bere nahiak bere subkonzientean manifestatu egin dira. Gainera, aireportura heltzen denean, mundu guztiak hura begiratzen dago. Pelikularen lehenengo partetan ikusi egiten da nonork amesten dagoenean eta zeozer arraroa gertatzen denean, subkonzientearen manifestazioak amesten dagoena begiratzen dutela, zeozer txarto dagoela antzematen baitute. Ondoren, bere etxera haltzen denean, umeak joan zenean zuten adin berdina dute, eta posizio berdinean daude. Protagonistak joan zenean, bere seme eta alaba oso gazteak ziren, baina hainbeste denbora igaro denez, zergaitik ez dira aldatu? Erraz, hark ez ditu bere umeak denbora luze batean ikusi, eta momentu horretan ikusi ari dena bere oroitzapenak dira, ikusi nahi duenarekin nahastatuta, hark bere umeak nola gogoratzen dituen ikusi ari da, baina haiek buelta ematen dute hark haien aurpegiak ikusi nahi dituelako. Bere oroitsapenak bere nahiekin nahastatu egin dira, mundu berri bat osatuz. Gainera, pelikularen hasieran, bere umeak deitu egiten duenean, haiek haien amonarekin daude, eta etxera heltzen denean amona handik ez dago.

Prueba guzti hauek ikusita, nire ustez protagonista ametsetan jarraitzen du, subkonzientean hain sartuta, ez dakiela errealitatea zer den. Dena den, hau nire iritsi pertsonala da, beste hipotesiekin batera eta agian txarto dago.

Pelikula ikusi ostean, zer da errealitatea? Nola definituko nuke? Eta nola jakin dezakegu zer den erreala eta zer den ametsa? Errealitatea definitzea ezinezkoa da, pelikula ikusi ostean, errealitatea pertsonaren araberakoa dela ikusi dugu. Errealitatea esnatuta gaudenean dagoen mundua dela esan dezakegu, baina agian ez dakigu noiz gauden ametsetan eta noiz ez, eta hemen beste errealitate bat bizi ahal dugu. Beraz errealitatea momentuan bizitzen gaudena da, eta errealitate ezberdinak izan ahal ditugu egoeraren arabera, bat errealitate objetiboa izan ahal da, guztiok konpartitzen duguna eta aldatu ezin duguna, eta beste bat gure barne erralitatea izan daiteke, non bakoitzaren nahi eta desirak beldur barik bete ditzakegu.

Nola jakin dezakegu ametsetan gauden ala ez? Pelikulan totemak erabiltzen dituzte ea amesten dauden ala ez dauden jakitzeko. Beste pertsona batzuk esaten dute amezten gaudenean gure atzamarrak zenbatu behar dituguzala, ametsetan atzamar gehiago ditugulako. Metodo gusti hauek egia edo gezurra dira? Ideiarik bez, nik esango nuke momentu honetan esnatuta nagoela, atzo gertatutakoa eta hona nola heldu naizen gogoratzeko gai naizelako, baina (gustiarekin gertatzen den bezala) agian ez da erreala eta ametsak ez dute esaten duten bezala funtzionatzen.

Ametsetan subkonzientea askotan agertzen da, eta ametsak kontrolatu ezin dugun gure pertsonaren zati honen parte dira, eta honek errealitatearen ikuspegi berri bat eman ahal digute. Subkonzientean gure mundu guztiak nahastatzen dira, ametsak, bizipenak, oroitzapenak, nahiak… guztia bat egiten du, eta beste mundu bat osatzen du, non kontrola izan ahal dugu, edo ez. Hau ikusita gure errealitatea uste duguna baino askos ere konplexuagoa dela ikusten dugu, definitzeko eta jakitzeko ezinezkoa.

Ametsak, errealitatea, subkonzientea… oso gai abstraktoak dira, eta ezin dugu hauei buruz objetiboki hitz egin. Beraz esandako guztia nire ikuspegi propioa da, izan daiteke pieza asko bidetik galtzen egotea.

https://youtu.be/Q3Kvu6Kgp88

Deja un comentario