Unibertsoa existitzen da?

Kalean hor kanpoan zer dagoen galdetzen baduzu, pertsona gehienak unibertsoa dagoela esango dute. Unibertsoa, agian misteriorik handiena, zer dago unibertsoan? Non gaude? Non amaitzen da? Non eta noiz hasi egin zen? Gaur egun askotan egiten diren galderak dira, baina galdera guzti hauek labur ditzakegu: unibertsoa existitzen da? Zer da unibertsoa?

Galdera hauen erantsunak, formulatzen dituguzan galdera gehienekin gertatzen den bezala, galdetzen diogun pertsonaren arabera aldatu egingo dute. Pertsona bakoitzak zertan zinesten duen aukeratzen du, eta sinesmen asko daudenez, erantsun dezberdin asko ere badaude.

Pertsona batzuk erlijioan oinarritzen dituzte haien sinesmenak. Erlijio batzuen arabera (erlijio kristaua adibidez) unibertsoa eta mundua Jainko batek sortu zuen (edo kasu batzuetan bat baino gehiagok egiptoar erlijioan gertatzen den bezala).

Bestalde, beste pertsona batzuk ez dute erlijioak esaten duena sinisten, eta zientzia egia lortzeko modu bakarra dela defendatzen dute. Autoritate-figurak esan eta forgatzen dutena sisnesten dute, haien lana egia argitzea bait da.

Beste pertsona talde bat dago ere, zientziak eta erlijioak esandakoa sinesten dute a eta bien ezaugarriak bateratzen saiatzen direnak, bietatik gauza hoberenak hartuz.

Agian teoria hauek ez dira egia, agian guztiok gaude erratuta, baina jendeak zeozertan sinestea aukeratzen du. Pertsonek zozertan sinesteko beharra dugu, honela gure munduak forma izateko. Gure existentziaren oinarriak definitzeko beharra dugu, sinesmen hauek eta gure ingurunea dudan jarri dezakegu, eta agian hau ez da jende guztiaren kasua, baina pertsona gehienak pozago bizi egiten dira zenbait ideia onartzen badituzte.

Ziur nago unibertsoa existitzen dela? Ez, ez nago gustiz ziur. Agian zientzialariek arrazoia dute eta egin dituzten experimentu eta hipotesiak unibertsoa existitzen ela forgatzen dute, edo agian erlijioek arrazoia dute eta botere handi batek ezagutzen dugun guztiaren sortzailea da. Nire kasuan, zientziak esandakoa gehiago sinesten dut, egin dituzten froga guztiak, espaziora bidali dituzten objektu guztiak, hipotesi guztiak… zertarako izan beharko dira. Agian gustiz erratuta nago eta guztia gezurra da, eta ez nabil esaten beste aukerarik ez dagoela, baina orain hau sinestea aukeratzen dut.

https://youtu.be/t0xgq3Ob06w

Deja un comentario