Suizidioa argira atera

Gaur egun estigmatizatuta dauden hainbat gaien artean, suizidioa leku berezi bat mantentzen du. Norbait ondorio naturalen edo gaixotasun baten ondorioz hil egiten denean, gaia jada kontu nahikoz tratatzen dugu; pertsona bat istripu bat dela eta edo beste pertsona batek hil egiten badu, ez gara ausartzen gaia aipatzen ere. Dena den, estigma horien guztien gainetik suizidioa dago, bada, pertsona bat bere bizitzarekin BERE KABUZ amaitu egiten duenean, ez gara auzartzen gaiaz pentsatzen ere.

Zenbait kasutan, suizidioari buruz hitz egiten dugu, adibidez Suizidioaren Prebentzioaren egunean, irailak 10. Hala ere, urtean zehar ez da arazo honi buruz hitz egiten, agian berri pare bat, baina horretaz gain ezer ez.

Isiltasun hori akats larria da. Zifrak besterik ez begiratu behar ditugu, gure herrialdean suizidioa da heriotza gehien eragin duen kanpo heriotza, 3.500 heriotza baino gehiago eragiten baititu.

Egunero, Espainian, hamar pertsonak beren buruaz beste egiten dute. Munduan, OMEren arabera, 800.000 pertsona hiltzen dira urtean eta beste milaka saiatzen dira.

Batek bere buruaz beste egiten duenean, honek ez du esan nahi auzarta edo koldarra dela, baizik eta guztiz nekatuta dagoela. Antsietatea edo baten arazo pertsonalak askotan putsu beltz batean sartzen digute, eta honetatik irtetzea guztiz ezinezkoa dela uste dugu, heriotza bide bakarra dela pentsatuz.

Momentu horretan, batek haren bizitza amaitzekotan dagoenean, guztiok ezagutzen dugun esaldia botatzen du: ondo nago.

Ondo ez gaudela esaten ikasi behar dugu, laguntza eskatzeak ez gaitu ahulak egiten, ezta gure irudia besteon aurrean hondatzen. Laguntza eskatzea beharrezkoa da, azkenean besteen gainetik garrantzia handiena duena gure ongizatea da.

Suizidioa agian gai nahiko deserosoa izan daiteke, baina gure esku dago estigma honen kontra borrokatzea eta “ondo nago” horren atzetik zer dagoen ikustea.

https://youtu.be/yQDn_RCK9Fk

Gizartea eta TCA

Gure gizarte ideal honetan, inklusibotasuna eta onarpena hain garrantzitsua den gizarte honetan, pertsona bat epaitzerakoan oraindik begietatik sartzen dena oraindik garrantzia handiena du, izaera alde batera utziz eta pertsonak haragi puxkak balira bezala ikusiz.

Naturalki, “gorputz perfektu” horiek askotan lortzeko ezinezkoak dira, eta gazteei haien gorputz propioarekiko deserosotasuna sortarazten die. Hori dela eta, hainbat gazte TCA direlakoak garatzen dituzte.

Elikadura-portaerako nahasmenduak nahasmendu psikologiko larriak dira, eta elikadura-jokabidearen nahasmenduak dakartzate. Eragindako pertsonak kezka handia du pisuari, gorputz-irudiari eta elikadurari dagokienez, besteak beste. Elikadura-alterazio horien ondorioz, gaixotasun fisiko garrantzitsuak sor daitezke eta, muturreko kasuetan, heriotza eragin dezakete (kausa ohikoenak suizidioa edo desnutrizioa dira).

Oro har, eskakizun estetiko handiko kirola (atletismoa, gimnasia, balleta…) egiten dituzten emakumeak eta nerabeak izan daitezke elikadura-jokabidearen nahasmendua garatzeko arrisku handieneko pertsonak.

Elikadura-nahasmendu hauek, gizonetan ager daitezkeen arren, normalean gehiago agertzen dira emakumeetan. Elikadura-arazoak dituzten gizonen proportzioa bederatzi emakumeko bat da.

Datu hauek kontuan izanda, argi dago gure gizartea arlo honetan ez dela hain ideala, eta pertsonek duten balioa oraindik kanpoaldean ikusten denean oinarritzen dela.

Noski, zenbait enpresa gorputz mota ezberdinak “normalizatzeko” zenbait projektu antolatu dituzte, baina projektu txiki hauek orokorrean kontuan hartzen baditugu, kopurua ia ia inexistentea da.

Arazo honetaz konturatzeko egin behar dugun bakarra modelo agentzia baten argazkiak ikustea da. Argazki honetan erakusten dizkiguten “gorputz perfektuak” lortzeko zure burua zigortu behar duzu, zoriontasuna lortzeko estandar horiek bete behar ditugula uste dugulako.

Honi buruzko beste adibide argi bat osasuna da. Osasunari buruzko webguneak edo planak beti argaltasunarekin erlazionatuta daude. Osasuntzu izateko argalak izan behar garela erakusten digute, eta zeure pisua hor agertzen den zifra baino pixka bat handiagoa bada, orduan larritu behar zara.

Beraz, ikusitakoa ikusi ostean konturatu behar gara gure gizartea ez dela inoiz perfektua izango itxuran oinarritzen bagara pertsona baten balioa epaitzeko. Mundua pertsonak dira, ez haragi zatiak.

https://youtu.be/ae9LqGsW5Ug

Futbolaren eragina

Gure gaur eguneko gizartean, zorionez edo zoritxarrez, futbola gizartearen oinarrietako bat da. Ziurtasun osoz esan dezakegu futbola entretenimendu garrantzitsuena dela. Kirol honek masa fenomeno argi bat da, millioi bat pertsonetan eragin handia duena, baina, konturatzen gara honek izan dezakeen ondorioetaz?

Futbola munduan zehar gehien zabaldu den kirola da, eta fan gehien dituena. Kirol honek pertsonak bateratu dezake, eta jendeari denen artean izateko gustu bat eman. Dena den, zoritxarrez, gehienetan guztiz kontrakoa gertatzen da, futbolak duen popularitatea dela eta, oso toxikoa izatera iristen da, normalean ez jokalarien erruz (batzuetan bai), baina jarraitzaileen erruz baizik.

Guztiok pentsatu dezakegu beintzta baten gertatu den gatazka batez futbola dela eta. Partidu garrantzitsu bat dagoan bakoitzean borrokak eskutik daramatza, talde baten eta bestearen arteko kideei borrokatzeko aitzaki bat emanez. Final bat jokatzen den bakoitzean dendariak beldurtu egiten dira gauzak deskontrolatu egiten direnean jendeak haien denden kristalekin ordaindu egingo dutela badakitelako, eta erisainak beldurtu egiten dira gau horietan egoera larrian dauden pertsona asko iristen direlako.

Horrelako entretenimenduen funtzio nagusia gizartea entretenitzea da, eta zeozertaz hitz egiteko aukera ematea. Arazoa da jendeak izan beharko lukeen garrantzia baino gehiago ematen dioela, eta bere mundu osoa kirol honen inguruan eraiki egiten dutela, obsesiora helduz. H

onetaz gain gustatuko litzaidake esatea futbolariek (gizonak noski) irabazten duten dirua baloi bati ostikadak emateagaitik normala ez zaidala iruditzen. 4 milioi euro hilabete batean irabastea ez da normala, bardin da nondik begiratzen dugun. Agian gure gizartea ez du aurrera egiten dirua behaketa eta medikuntzan erabili beharrean pertsona bakar bati diru kantitate hau ematen xahutu egiten dutelako.

Athletica talde berezi bat da, bere jokalari guztiak Euskal Herrian jaioak baitira. Ezaugarri honek beste talde batzuetatik bereizten ditu, eta bere zaleak harrotzeko balio du. Ni ez naiz futbolzalea, beraz, ez dut honi buruz iritzi handirik. Jendeak esan dezake filosofia honek xenofobia kutsu bat izan dezakeela, baina nire ustez ezaugarri horrek berezia bihurtzen du.

Futbola oso kirol polita da, bai, eta jendeak bateratu egin ahal ditu. Zoritxarrez, futbola gaur egun negozio bat bihurtu egin da, eta gizarte oso bat entretenimendu baten inguruan eraikitzean orduan toxizitatea hasi egiten da.

https://youtu.be/4LBaekjGhVw

Benetan merezi du horrelakoak entzuteak?

Gizarte batean adierazpen askatasuna ezaugarri garrantzitsuenetariko bat da. Pertsona orok du bere pentsamendua munduari aski adierazteko eskubidea, eta beharrezkoa da gizarte batean benetako inklusibotasuna izateko. Dena den, eskubide hori gorroto mezuak bidaltzeko erabili egiten denean, benetan bidezkoa da?

Honen adibide bat Isabel M. Peralta eman dituen mezuak dira. Peraltak, Dibizio Urdinekoen omenez egindako ekitaldi batean, gorrotozko mezu larriak eman zituen batez ere juduen kontra.

Guztia ulertzeko, lehenik Dibizio Urdina zer den ikusi behar dugu. Infanteriako 250. dibisioa, Dibisio Urdina edo Blaue Division bezala ezagunagoa alemanieraz, Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasunaren aurka borrokatzeko infanteriako dibisio bat eratu zuen espainiar boluntario unitate bat izan zen. Nazien Alemaniako Heer armadan sartu zen. 1941 eta 1943 artean, 50.000 espainiar soldadu eta portugaldar inguruk parte hartu zuten nagusiki Leningradoko setioarekin lotutako gudu batzuetan.

Ikusi dugun bezala, Espainian eratutako dibisio bat izan zen, Nazien alde Bigarren Mundu Gerran borrokatu zirenak.

Agian hona heldu arne jendeak ez du arazorik ikusten, “espainiarrak ziren azken batean” pentsa dezake norbaitek. Dena den, arazoa zera da, pertsona hauek naziak izatea jada kontu garrantzitsua da, baina benetako arazoa Isabelek esandako hitz batzuetan dago: “Gure betebehar nagusia da Espainiaren alde borrokatzea eta orain ahula den eta etsaiak suntsitutako Europa baten alde borrokatzea. Etsai hori beti bera izango da, baina maskara desberdinak izango ditu: judua. Baieztapen hau baino zehatzagorik ez dago: judua da erruduna”.

Jada fuertea da Naziak goresten ari dela, baina gainera errua juduei botatzea errespetu falta garrantzitsua da, eta gorrotozko delitu bat. Juduak, Bigarren Mundu Gerran biktima nagusienetariko bat zirela, erasotzen ari da, lotsarik sentitu gabe.

Horretaz gain, mezu arrazista eta homofoboak ere zabaltzen ditu. Kanpotarrak bortxatzaileak eta lapurrak direla adierazten du, eta homosexualak perbertitutzat jotzen ditu, eta haien sexu-orientazioa «muturrera eramandako endekapena» dela esaten du.

Beraz, bai, adierazpen asketasuna garrantzia handia du gizarte batean, eta edonork izan beharko luke sentitzen duena adierazteko askatasuna. Baina gorrotoan soilikoinarritzen diren mezuak zabaltzea beste gauza bat da. Pertsona hauek ez dute baliorik duen ezer esaten, beraz, nire ustez, horrelako mezuak zabaltzea debekatuta egon beharko litzake.

https://youtu.be/fJfUTgIaLas

Erreferente berriak

Guztiok ezagutzen ditugu “La isla de las tentaciones” bezalako telesailak. Honetan bi hiribildu agertzen dira, non krisian dauden edo beren lagun sentimentalaz zenbateraino fida daitezkeen egiaztatu nahi duten bost bikoteko kideak banatzen diren. Gainera, talde bakoitza hamar neska edo hamar mutil ezkongaberekin bizi da.

Ez da arraroa honako egoeratan ezusteko asko gertatzea (ikusle gehienak hau espero dute). Horrelakoetan inork ez da libratzen eta pertsona guztiak puntu baten edo bestean bere bikotekidari buruzko dramak jasatzen dituzte.

Pertsona gehienak entretenigarria delako ikusten dute programa hau, baina antzeko telesailek gazteen bizitzan eta kulturan dituzten ondorioak kontuan hartzen dira?

Telesail hau hitz bakar baten deskribatu behar izango banu, hitza estereotipoak izango litzateke. Mutil oso maskulinoak, neska oso femeninoak (eta nozki guztiok guapoak izan behar dira) eta ia ia mententzeko ezinezkoa den harremana (toxikoa noski), itxuran soilik oinarritzen dena.

Beraz, alderdi honetatik gauza bakar bat erakusten digute, erakargarria bazara, nahi duzuna lortu ahal izangu duzu, nahi duzun pertsona guztiak zure atzetik egongo dira eta ez duzu inolako arazorik izango, eta itsusia bakarra, sorte txarra (guztia gezurra). Agian inork ez du alde honetatik arazorik ikusten, baina autoestima baxua duten pertsonak alde honetatik oso afektatuak sentitu daitezke. Bizitzako arlo guztietan gorputza edo estetika gauzarik garrantzitsuena bada, edertasun arau guztiak betetzen ez baditugu orduan ez gara ezertarako balio.

Beste ondorioetako bat sexualitatearen irudia izango zen. Titulu berak dio, “tentaciones”. Telesail honetan garrantzia duen bakarra sexua eta plazerra da, pertsona hauen bizitza alderdi bakar batera murrizten dute. Hemen ikusten dugunez, bikote baten artean sexua da garrantzia duen bakarra, ez dago komunikaziorik, maitasunik, sexua baino ez. Pertsona batek hau kontuan izatekotan, bikote batean benetan garrantzitsua dena ez luke ulertuko, ezaugarri hauek alde batera utziko lituzke eta plazerra izango zen bilatuko zuen bakarra. Baina hau alderdi bat baino ez da, gauza bakar bati garrantzia emanez gero, beste guztia galduko genuke.

Bestalde, horrelako programengandik atera dezakegun ondoriorik nabarmenena maitasuna existitzen ez dela da. Hauetan gertatzen dena ikusterakoan, inork ezin dela inortaz fidatu eta guztiok puntu baten edo bestean bikotea engainatuz amaitzeak, gazteon insekuritateak handitzen dituzte eta haien konfiantza eta segurtasuna murrizten dute. Telebistan adarrak jartzen badituzte, zergaitik ez du nire bikoteak egingo? Nonork pentsa dezake, edo txarrago, zergaitik ez dut nik egingo? Eta hemen toxizitatea hasten da, pertsonak haien ingurukoetaz ez dira fidatzen eta haien erlazioan jarrera kontrolatzaile bat izaten hasten dira (noski osasuntzua ez dena).

Guztia kontuan izanda, ez dut uste konponbidea horrelako telesailak kantzelatzea izango zenik. Gazteek nahi dutena ikusteko eskubidea dute, baina errealitatea zein den ulertzeko beharra dago, mugak non dauden ikusi behar dira, baita telebista izateagaitik ez duela esan nahi ondo dagoela edo hori kasu guztitan gertatzen dela.

https://youtu.be/d50o6wPvz-g

Gure eskubideak ezagutzen

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala munduko eskualde guztietako ordezkariek Nazio Batuen Batzar Nagusian Parisen 1948ko abenduaren 10ean aldarrikatu zuten adierazpen bat da. Honetan, lehen aldiz, mundu osoan babestu behar diren giza eskubideak ezartzen ditu.

Honetan, pertsona baten duintasuna babesten duten 30 eskubide agertzen dira, askatasuna, justizia eta bakean oinarrituta, pertsona guztiok pentsamendu eta bizi askatasuna izan dezaten, eta horrela historian zehar eman diren gertaera izugarriak eragozten sahiatzeko.

Dena den, nahiz eta adierazpen hau existitu, munduan oraindik asko sufritzen duten pertsonak daude. Lehen artikulua, adibidez, pertsona guztiak duintasun eta eskubide askatasuna dutela ezartzen du, baina oraindik existitzen dira ahulagoak diren gizakiak explotqtzen dituzten pertsonak, edo arraza eta sexua bezalako kontuengaitik besteen gainetik daudela uste duten pertsonak.

Eskubide guztiak, era batera edo bestera, qskotan apurtu egiten dira. Oraindik ikusten dugu kalean bizi diren pertsonak, nahiz eta adierazpenak guztiok etxebizitza bat izateko eskubidea dugula esan, edota munduko zenbait lekutan askoz be nagusiagoak diren gizonekin ezkontzeko behartuta dauden neskak daude, nahiz eta 16. artikulua esaten duen ezkontzan parte hartzen duten bi pertsonak adoz egon behar direla.

Argi dago orain arte existitu egin diren eskubideak ondo daudela, eta bizitzaren ia arlo guztiak eztaltzen dituztela, baina batzuk espezifikotasuna behar dute, edo besteen barruan daudenak eskubide independienteak izan beharko litzateke.

Adibidez, gazteei buruz orain arte existitzen diren printzipioetan ez da asko hitz egiten, eta hori dela eta, gazteak babesten dituen eskubide bat beharrezkoa izan beharko zela uste dut. Munduko zenbait lekutan gazteak explotatu egiten dituzte, edo beste pertsona batzuekin ezkontzera behartzen dituzte. Nahiz eta atal hauek beste eskubide batzuen barnean azaltzen diren, gazteen eta umeen duintasuna babesten eta bermatzen duen printzipioren bat ondo etorriko litzateke.

Beste eskubide batzuetan pertsonak askeak direla komentatzen da, eta hauen barnean zenbaitetan arraza, sexua eta abar komentatzen duten, baina ez da behar bezain bezala honi buruz hitz egiten. Sexua, arraza, orientazioa eta abar babesten dituzten eskubideak dira. Askotan pertsona hauek diskriminazioa jasatzen dute, eta ezin dute honi buruz asko egin. Hori dela eta, pertsona hauekiko babes handiagoa exartzen dituzten eskubideak beharrezkoak dira.

Zoritxarrez, beti egongo dira eskubide hauek errezpetatzen ez dituzten pertsonak, baina agian hauei buruz bisibilitatea handiagotzean gizartean hobekuntzaren bat egitea posible izango da.

https://youtu.be/YkgkThdzX-8

Gizartea eta emakumea

Gaur egun, gizartean hobekuntza handiak lortu egin dira arlo askotan, bai arlo zientifikoan bai arlo sozialan. Guztiok pentsa dezakegu gizarte aurreratu batean bizi garela, egin dituguzan aurrerapen guztiak kontuan izanez, baina errealitatea zenbait arlotan bestelakoa da, eta honen adibide on bat emakumeen berdintasuna izango da.

Martxoak 8 emakumeen nazioarteko eguna da. Egun horrek emakumeen berdintasuna aldarrikatzea du helburu, arlo sozial eta ekonomikoan sufritzen dituzten ezberdintasun eta zapalkuntza salatuz. Nonork esan dezake hau exagerazio bat dela, gure gizartean arlo honetan jada egin direla aurrerapenak eta ez dagoela ezer zalatzeko arraroirik. Dena den, egun honen existentzia kontrakoa adierazten digu.

Egia da gai honen zenbait arlotan hobekuntzak egin direla. Emakumeak gaur egun duten egoera eta orain dela mende batekoa zutena oso bestelakoa da. Gaur egun (teorian) emakumeak gizonak dituzten eskubide berdinak dituzte, lan berdinak izan ahal dituzte eta botereko posizioetan aurki ditzakegu. Momentu honetara heltzea ez da erraza izan, eta oraindik lan asko egin behar dugu.

Espainiako konstituzioaren hamalaugarren artikuluan hurrengo esaldia aurki dezakegu: “Espainiarrak legearen arabera berdinak dira, eta ezin da inolako bereizkeriarik egin jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi edo beste edozein baldintza edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik.” Artikulu hauen arabera, guztiok berdinak gara eta beste arrazoi askotaz aparte ezin da pertsona bat bere sexua dela eta diskriminatu. Artikulu hau gaur egun gutxiago betetzen den artikuluetariko bat da. Emakumeen kasuan, adibidez, oraindik diskriminazioa sufritu egiten dute, sozialki eta ekonomikoki, eta oraindik, askotan, legearen aurrean. Honek egiaztatzen digu oraindik ez dela berdintasun osoa lortu, eta lan asko dagoela aurretik.

Honen adibide bat da oraindik existitzen direla estereotipo eta mikromatxismoak. Gizartean oraindik arrosa nesken kolorea dela uste dute, baita beraien lan perfektua erizainak edo andereñoak izatea dela. Pertsonok egiten dituguzan komentario asko era batera edo bestera oraindik matxistak dira (“no seas nenaza” eta parekoak).

Gure gizartean aurrerapen asko egin dira, bai, baina emakumeak gizonak gozatzen duten eskubide guztiak eta berdintasun osoa izateko oraindik lan asko egin behar da, eta martxoak 8 bezalako egunen existentziak hori erakusten digu.

https://youtu.be/gYyKuLV8A_c

Mundua maitasunez ikusi

Gure gizartean pertsona ezberdinak aurki ditzakegu, bakoitza bere izaera eta ezaugarri bereziekin, eta nahiz eta gizartean gorroto handia agertu, maitasun asko egon daiteke ere, gala honetako diskurtsoa erakusten duen bezala, Jesús Vidalek erakusten digun bezala.

Diskurtsoan zehar hitz oso politak entzuten dira, baina momentu batean hurrengo esaldia aurki ditzakegu: “me enseñaste a ver la vida con los ojos de la inteligencia y del corazón”. Hitz hauen bidez bere amarengandik ikasi duen mundua ikusteko era erakusten digu. Esaldi honek munduari buruz asko erakusten digu. Askotan mundua mesfidantzaz ikusten dugu, gauza guztietatik ezaugarri negatiboak ateraz, eta guztia dudan jarriz, eta agian modu honek lahuntzen gaitu, horrela gure ahultasunak ez dituguzelako eragusten, baina azkenean mundua ikusteko modu honek askotan grisa suertatzen da.

Mundua horrela ikusi beharrean noiz edo noiz komeni da gauzei buelta bat ematea. Gure ingurunea maitasunaz ikustean, askotan momentu ilunenetan argia aurkitzea posible da. Pertsona berrietan arazoak ikusi beharrean, gure begirada maitasunez betetzean pertsona hauengandik ikasketa positiboak atera ditzakegu, bakoitzengandik ezaugarri positiboak ikusiz. Gutako askok inguren gaituen mundua deskribatzeko erabiltzen dugun ikuspegia dudan jarri behar dugu, eta pertsona honetatik mundua argitasunez eta maitasunez ikusten ikasi.

Diskurtso hau oso kuriosoa iruditu zait, José Vidalek diskurtso osoa maitasun handiz ematen du, hura lagundu duten pertsona guztiak era berezi batean eskertzen ditu (lankideak, lagunak, familia…) eta bere bizitzan izan duten inpaktua eta haiengandik ikasi dituen gauzak zerrendatzen ditu. Ez du inork lekuz kanpo uzten, bakoitza ezkertzeko denbora hartzen du. Oso diskurtso polita da, eta nahiz eta bere bizitza erraza ez dela izan ikusi, ez du bere humore ona galtzen, eta bizi izan duen guztia era on batean gogoratzen du.

Askotan bizitza erraza ez duten pertsonek maitasun gehien dute beraien bihotza, eta besteoi asko erakusten digute. Jose Vidal gure bizitzan erreferente bat izan beharko litzake, mundua maitasun eta argitasunaren begiekin ikusten dugunean, orduan konturatzen gara guztia grisa ez dela izan behar.

https://youtu.be/rr79KgMnICY

Arrazakeria sare sozialetan

Gaur egun, komunikabideak asko aurreratu egin dira, eta sare sozialei ezker nahi dugun pertsonekin hitz egin ahal dugu eta nahi dugun mezua edozein lekutan idatz dezakegu (positiboak eta negatiboak. Beraz, komunikabideak hobetu dira, baina pertsonek ematen dieten erabilera gutxi gora behera berdina da, ideia kaltegarriak dituzten pertsonek mezu kaltegarriak idazten dituzte, eta ideia hauen barnean arrazakeria dugu.

Bideoan esperimentu sozial bat ikus dezakegu, zeinetan gizon beltz baten itxarongela baten dago, eta pertsona ezberdinak sartzen dira. Denbora labur bat igaro ostean, gizonak pertsona bakoitzari bere Facebook-ean agertzen den mezu bat erakusten die, eta ea itzuli ahal duten eskatzen die, Lituaniara orain dela gutxi iritsi bait da eta oraindik ez du oso ondo ulertzen. Horretan mezu oso arrazista bat agertzen da.

Mezua ikusi ostean pertsona bakoitzaren erantzuna ezberdina da, baina guztiak daukate amankomunean gauza bat: lotsatuta sentitzen dira, eta pertsonarekiko pena sentitzen dute. Zenbaitek ez irakurtzea erabakitzen dute, eta gaia aldatzen saiatzen dira, baina ez da inor eroso sentitzen.

Nahiz eta esperimentu sozial bat izan eta egia ez den, pertsona honentzako ez da erraza izan behar horrelako mezuak irakurri behar izatea. Pertsona horrek segurazki txikitatik jasan izan behar zituen antzeko egoerak, zuzenean eta era pasibo batean, eta bizitzan zehar bere azaleko kolorea dela eta diskriminatuta izateak ez da erraza izan behar.

Honelako egoerak gaur egun, gizarte inklusibo honetan, askotan errepikatzen dira, zuk aukeratu ez duzun gauza bat dela eta (zure azalaren kolorea bezalako gauza hain sinpleak direla eta) bizitza osoa markatuta zaude, eta beti egongo dira honelako mezuak idazten dituzten pertsonak.

Pertsona honek honelako egoerak nola bizitzen dituzten deskribatu behar izango banu, kantsatuta izango litzateke aukeratuko nukeen hitza; haserretuta bai, frustratuta noski, baina gehien bat kantsatuta zentituko nuke. Egoera hauen aurrean erantsuteak ez du pena merezi, beti egongo bait dira erantzun hauek zure kontran erabiliko dituzten pertsonak, baina nahiz eta egoera hauek alde batera uzten ikasi, pisu handia dakar honela bizitzeak.

https://youtu.be/6_593qybDDY

Zer dute pobreak buruan?

Gaur egun, gizartean ezberdintasun handiak existitu egiten direla badakigu, eta eskale edo pobre bat kaletik ikusten dugunean bere bizitza erraza ez dela izan behar, baina inoiz ez dugu pentsatzen haien bizitza nolakoa den, edo zertan pentsatzen duten, gure bizitzarekin jarraitzen dugu normalitatearekin, ezer gertatu ez balitz bezala.

Gehienok ezin izango genuke ezta sufritu nehar duten erdia imaginatu, beraz pobre bat nola pentsatzen duen deskribatzea ez da erraza, baina galdera honi erantzun bat emoten saiatu ahal gara.

Nire ustez, pobre baten buruan denbora gehienan ezintasuna edo frustrazioa dago, jendeak animaliak balira bezala begiratzen ditu, “edukazio falta dutelako” edo “normalitatez jokatzen ez dutelako”, frustratuta sentitzen dira askotan ez dutelako bizitzen adi diren bizitza aukeratu, eta oso saila (edo ezinezkoa) delako horrelako leku batetik irtetzea edo haien bizitza aldatzea.

Askotan, sentitzen duten frustrazio hori biolentzian bihurtzen da, nekatzen dira jendeak denbora guztian kritikatzen ari zaielako eta azkenean guztia momentu batean kanporatu egiten dute, ez momentu horretan gertatutakoa arazo handia delako, baizik eta haien bizitza osoan sufritu izan dituzten gertaerak metatu egiten direlako gehiago ahal ez duten arte.

Horretaz aparte, pobreak diren pertsonek besteok era ezberdin batean ikustea nahi dute, eta hori dela eta dirua lortzen duten bakoitzean zapata edo arropa ikusgarria erosten dute, horrela gizarteak beste modu batean ikusiko dituela desiratzen.

Pentsatzen duten guztia Mayra Arenak deskribatzen du, bere bizitzatik ateratako kontakizunak erabiliz, nola hasi den eta nolako esperientziak izan dituen lehenengo pertsonan kontatzen du, hark inork baino hobeto esan dezake zer daukaten pobreak buruan.

Agian besteok ezin dugu argi imaginatu zertan pentsatzen duten edo nola sentitzen diren, baina gure eginbeharra da ahal dugun guztia egitea haien bizitza hobetzeko. Haiengandik asko ikasi dezakegu, eta gure ikuspuntua aldatu ahal dituzten istorioak entzun. Agian ezin dugu guztiz aldatu baten bizitza, baina errazago egiten saiatu gaitezke.

https://youtu.be/Qt2mbGP6vFI